Berako XIX. Kafe-Antzerki Zikloko azken emanaldia azarorean 17an eskainiko dute

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 16a, 08:23

Jon Martin eta Xamoa bertsolariekin batera, Andoin Iturbide eta EƱaut Gantxegi aktorrek parte hartzen dute 'Espuela nahi?' antzezlanean.

Espuela nahi? Antzezlana taularatuko dute Bidaxka ostatuan ortziral arratseko 10etan hasita

Berako Euskara Batzordeak, Kultur Batzordearen eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzaz antolatutako Kafe-Antzerki Zikloaren hemeretzigarren edizioko azken emanaldia  azaroaren 17an eskainiko da. Ortzirale arratseko 10etan, Espuela nahi? antzezlana taularatuko dute Bidaxka ostatuan Jon Martin, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Andoin Iturbide eta Eñaut Gantxegik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun