Ortziralean 18:00etan Xuga ostatuan elkartu eta herriko ostatuetan barna ibiliko dira trikitilari eta bertsolariekin batera. Ondotik, 20:00etan berendu afaria eginen dute eta 22:30ean bukatuko dute saioa.
Garraio zerbitzua ere izanen da: Elizondoko plazan 17:15etan; Doneztebeko Bordatxoko aparkalekuan, 17:30ean; Etxalarren sarrerako aparkalekuan, 17:30ean eta Lesakan, autobus geltokian, 16:45etan. Bigarren saioa, mintzodromoa, Lesakan izanen da, abenduaren 1ean.