Irabaziz hasi dira Beti Gazteko neska-mutilak Nafarroako sokatira txapelketa mistoan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko aza. 13a, 12:45

Lehen aldiz atera du talde mistoa Lesakako Beti Gazte sokatira taldeak.

Txapelketako azken jardunaldia Lesakan jokatuko dute azaroaren 18an

Nafarroako Goma Gaineko Sokatira txapelketa mistoaren lehen jardunaldia azaroaren 11n jokatu da Lakuntzan. 550 kilotan lehen aldiz plazaratu du neska-mutilen taldea Beti Gaztek eta tiraldi guztiak irabazi ditu. Gizasemeen 600 kiloko lehen jardunaldian ere tiraldi guztiak irabazi ditu Lesakako taldeak eta azaroaren 18an, larunbat arratsaldean herrian bi txapelak jantzi ahal izateko lehen urrats garrantzitsua eman dute.

 

Lakuntzako saioan, txapelketa mistoan 5 puntu eskuratu ditu Beti Gaztek, tiraldi guztiak irabazita. Berrioza A izan zen bigarren (4 puntu), Berriozar B hirugarren (3 puntu), Antsoain B laugarren (2 puntu) eta Antsoain A bosgarren (puntu 1). Lehen aldia da Beti Gaztek talde mistoa ateratzen duela.

Gizonezkoen 600 kiloko kategorian ere Beti Gazte nagusitu zen tiraldi guztietan (3 puntu), Berriozar (2 puntu) eta Antsoainen aitzinetik (puntu 1).

Azaroaren 18an, larunbat arratsaldeko 5etan jokatuko da bi kategoria hauetako bigarren eta hondar jardunaldia Lesakako udal pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun