Altzarien zaharberritze ikastaroa antolatu dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 10a, 14:14

Larraburua elkarteak antolatua, azaroaren 18an hasiko da

Etxalarko Larraburua adinekoen elkarteak antolatuta altzarien zaharberritze ikastaroa izanen da azaroaren 18an hasita, zortzi egunez (3 orduko saioak). Ikastaro honen helburua etxean egiteko teknikak erabiltzen ikastea da: altzarien egoera identifikatzea, xilofagoen eraso maila identifikatzen ikastea, segitu beharreko tratamendu eta aplikazioa egiten ikastea eta desagerketa eta gainazalaren prestaketa lantzea. 

Hainbat zaharberritze teknika landuko dira: arroz papera, vintage margoa, grabatuak etab. Materiak berriz mahaiak, kaxak, kutxak eta gisa honetakoak izan behar dute. Norbaitek ez badu eramateko materialik aurretik abisatu behar da. Ikastaroan izena emateko 948635166 / 664387343 telefonora deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun