Lesakako Zerbitzuen Elkarteko tonbolako sariak banatuko dituzte azaroaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 9a, 15:48

Larunbat arratsaldeko 7:30etik aitzinera Plaza Zaharrean 

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak tonbola antolatu du aurten ere Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Elkarteko dendetan egindako erosketen truke banatutako txartelekin sariak eskuratu ahal izateko, azaroaren 25ean aterako dituzte zenbakiak, 19:00etatik aitzinera plazan. Giroa goxatzeko eta elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko txokolate beroa ere izanen da.

Zerbitzuen Elkarteak 10.000 boleto banatu ditu eta gisa guzietako sariak banatuko dituzte, 4.000 euroko balioa dutenak. Sariak Plaza Zaharreko Mendegia harategiaren ondoko lokalean daude ikusgai. Hori bai, saria jaso nahi duenak plazan egon beharko du egun horretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun