Zipre bi eremutan banatzen duen lerro berdearen hegoaldean dago Pafos eta bertara egindako bisitan Amets Arzallus bertsolaria izan zuen bidailagun Europako Kultur Hiriburuak, Zipren ere badagoelako bat-bateko kantuaren tradizioa. Bidaia horretan zipretar musikagile eta ahozko poetekin elkartu zen Arzallus, bai halaber exodoaren biktimekin eta desagertutako pertsonen senideekin. Haren begirada eta poesia baliatuta, Zipreko oraina eta iragana ezagutzera emanen ditu Xuban Intxaustik zuzendutako dokumentalak.
Zuzendaria: Xuban Intxausti . Ekoizlea: Leire Larisgoitia . Kolaborazio berezia: Amets Arzallus . Parte-hartzaileak: Amets Arzallus, Nese Yasin, Giorgos Sexate, Marios Poulas, Mr John, Maria Georgiadou, Sevilay Berk, Sevgul Uludag, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jesús Arzallus