Gizonezkoetan, Berriozar eta Antsoain sailkatu ziren lesakarren gibeletik. Beti Gazteko talde txapeldunean Karmelo Mitxelena, Iñigo Altzugarai, Unai Gurrutxaga, Gerardo Telletxea, Beñat Ordoki, Alejo Sarobe, Mikel Apeztegia eta Beñardo Iantzi aritu dira tiran, Paskual Taberna eta Eneko Saldias erakusle zutela.
Emakumezkoetan, berriz, Txantrea izan zen txapeldun, Berriozar txapeldun orde, Beti Gazte hirugarren eta Antsoain laugarren.
Beti Gazteko taldean, Kristine Txoperena, Aitziber Goienetxe, Amaia Leiza, Oihana Mindegia, Ainhoa Ubiria eta Udane Arbelaitzek osatutako seikotea aritu zen tiran, Karmele Pikabea erakusle zutela.
Arbizun jokatutako lehen jardunaldian, Berriozarrekin berdindu egin zuten Beti Gazteko neskek, baina igande honetan ezin izan zioten tiraldirik irabazi. Antsoainekin bakarrik irabazi zuten.
Orain, gizonezkoak 600 kilotan eta txapelketa mistoa
Azaroaren 11n Lakuntzan jokatuko da gizasemeen 600 kiloko lehen jardunaldia eta txapelketa mistoaren (550 kilo) lehen jardunaldia. Azaroaren 18an, Lesakako udal pilotalekuan jokatuko da kategoria hauetako bigarren eta hondar jardunaldia.