Carlos Nuñez musikariak kontzertua eskainiko du Etxalarren abenduaren 17an

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 3a, 13:42
Carlos Nuñez gaita-jole galizarra eta Itsaso Elizagoien trikitilari etxalartarra, kontzertu batean.

Sarrerak internet bidez eros daitezke, baita Elutsan eta Herriko Ostatuan ere

Bi urte inguru daramatza Itsaso Elizagoien Etxalartarrak Carlos Nuñez Galiziako musikari ezagunarekin kontzertuak eskaintzen. Pasa den urtean Espainiako eta Estatu Batuetako bira egin zuten eta aurten abenduan berriro Espainiako bira eginen dute. Granada, Palencia, Ferrol, eta Bartzelonan joko dute hiri batzuk aipatzekotan eta tartean Etxalarren ere kontzertua eskainiko dute.  Abenduaren 17an, 19:30ean eskainiko du emanaldia Etxalarko Andra Mari elizan.

 

Sarrerak dagoeneko salgai daude interneten www.ataquilla.com helbidean. Sarrera fisikoak erosteko aukera ere bada Elutsan eta Herriko Ostatuan 19 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun