Bertso gaztain jatea antolatu du aurten ere Bortzirietako Bertso Eskolak

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 3a, 09:57

Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga ariko dira bertsotan Basurde elkartean.

Azaroaren 11n, larunbatean 20:30ean Lesakako Basurde elkartean Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga izanen dira 

Azken urteotako ohiturari eutsiz, bertso gaztain jatea antolatu du Bortzirietako Bertso Eskolak Lesakako Basurde elkartean. Azaroaren 11n, larunbat arratseko 8:30ean izanen da hitzordua eta Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga ariko dira bertso kantari, Josu Goikoetxearen gidaritzapean.

 

Txistorra, gazta, gaztain eta bertsoen truke 5 euroko sarrera ordaindu beharko da. Izena emateko 618 963011 telefonira deitu edo bortzibertso@gmail.com helbidera idatzi behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun