Lizarrara bidaia antolatu du Etxalarko Larraburua elkarteak azaroaren 11n

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 2a, 15:06

Azaroaren 3a izanen da izen emateko hondar eguna

Etxalarko Larraburua adinekoen elkarteak ateraldia antolatu du azaroaren 11n Lizarrara. Ateraldiaren prezioa 48 eurokoa da eta 30 lagunera iritsi behar da gauzatu ahal izateko. Izena emateko azaroaren 3a baino lehen deitu behar da 948635166 / 664387343 telefonora. 

Hurrengo larunbatean 08:30ean aterako da autobusa Landaburuko parkinetik eta ilunabarrerako itzuliko da. 10:30tan Abarzuzan hamaiketakoa izanen dute, ondotik Irantzuko Monasteriora eta Lizarrara bisita gidatua eta, azkenik, bazkaria Larrionen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun