'Enaitz gara' Mendaurrera goititu zen urriaren 29an

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 2a, 15:22

Jende aunitzek babesa eman zion Enaitz-i Mendaurrerako igoeran.

Ezbehar meteorologikoei eta osasun arazoei aurre eginez, eta Kemen Pertsona Ezinduen Kirol Klubaren laguntzaz, mendaurrera goititzeko aukera izan zuen Enaitzek. Jende anitz bildu zen urriaren 29an goizeko 9:00etan hitzarturiko tokian, enbaltsetan. Familiak aspalditik zuen ametsa, Jare, Iñigo, Nagore eta baita Enaitz berarena ere bete zen Mendaurreko gailurra, jende andanaren besarkadak eta Enaitzen irribarreak inguratu zuenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun