Haurrentzako txotxongilo ikuskizuna eskainiko dute azaroaren 5ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 2a, 13:02

Bi manipulatzailek hainbat teknika erabiliko dituzte igandeko emanaldian.

Gorakada taldearen ‘Titirikontu-kontari’ ikusgai izanen da igande arratsaldeko 5etan Harriondoa Kultur Etxean, Bira-bira programaren baitan

Nafarroako Antzoki Sareko zazpi kidek parte hartuko duten Bira-bira programaren baitan, azaroaren 5ean, igande arratsaldeko 5etan, Harriondoa Kultur Etxean, Gorakada taldeak Titirikontu-kontari ikuskizuna eskainiko du, 3 eta 7 urte arteko haurrei zuzendua. Sarrera 3 euro kobratuko da egun berean. 

 

Sinopsia

Zazpi eta hamaika urte bitarteko haurrei zuzenduriko "Jim, altxorraren uhartean" eta "Robin eta Hood" azkeneko lanek oso harrera ona izan zuten jendearen eta kritikaren aldetik, eta orain, hiru eta zazpi urte bitarteko haurren aldeko apustua egin dugu. Guk geuk sortutako lana aurkeztuko dugu; "Zapataria eta iratxoak", "Barbantxo" eta "Urretxindorra" ipuinetan oinarrituta, Ricardo Combik landutako testuekin.
Lan honetan, bi manipulatzailek hainbat teknika (bunraku, itzalak eta gauzak) eta konposizio musikal landu erabilita, urruneko Txinara eramango gaituzte. Han, txori baten kantuak bizi-poza helaraziko dio enperadore bati. Pertsonaia ñimiño batek "erraldoien" munduan bizi izango dituen gorabeherak eta errealitatea eraldatzeko gai den iratxo-zapatari baten
 magia. Osagai horiei guztiei esker, Titirikontukontari ikuskizun arin eta ausarta da.
 Ipuin kontalariekin ahotsak txotxongiloen gorputzetan barneratuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun