Esloveniako emakumeen abesbatzak kontzertua eskainiko du urriaren 31n Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 28a, 19:09
Women's Chamber Choir Carnice abesbatzak asteartean kantatuko du Beran.

Astearte arratsaldeko 8etan Kultur Etxean, Nafarroako Nazioarteko Ziklo Koralaren baitan 

Nafarroako Abesbatzen Federazioak antolatua eta Berako Abesbatzak eta Berako Udalak lagunduta eta Nafarroako Nazioarteko XXIII. Ziklo Koralaren barrenean, urriaren 31rako Esloveniako Women’s Chamber Choir Carnice taldearen kontzertua prestatu dute Berako Kultur etxean. Asteartean 20:00etan izanen da emanaldia eta sarrera 6 euro kobratuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun