IrriSarri Landek urteko astebururik beldurgarrienetakoa ospatuko du Santu Guzien Egunaren inguruan

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 27a, 13:59

Hilaren 31n mozorrotuta datozenek baxiko natura sarrera bana eskuratuko dute beste egun baterako

Igantziko IrriSarri Land abentura parke eta landa resortak IrriSarriWeen ospatuko du urriaren 28an, 29an eta 31n, eta azaroaren 1ean, hau da, urteko astebururik beldurgarriena. 

 

Bisitan etorriko diren guztiei beldurrezko esperientzia ahaztezina eskaintze aldera, IrriSarri Landek jardueraz beteriko egitaraua antolatu du Halloween bestaren inguruan. Aurten, gainera, lehen aldiz, IrriSarri Landek baxiko natura sarrera bana oparituko die urriaren 31n parkera mozorrotuta datozen guztiei.

Izuaren trenak, aurten, beldurrezko pertsonaia gehiago izanen ditu bere ibilbidean. Asteburu osoan, denetariko gauzak eginen dira, hala nola maskara tailerrak, pintura lehiaketak, beldurrezko ipuin-kontalariak, mozorro lehiaketak, Irrisarriween afaria, diskoteka beldurgarria, pintxo-pote beldurgarria, eta beldurrezko film emanaldia.

Gainera, urriaren 28tik azaroaren 1era sarrerak erosten dituzten pertsonek % 25eko deskontua izanen dute bertze sarrera bat erostean, Irrisarriween egunetan kontsumitu beharko dena. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun