LAB sindikatuaren lan duinaren aldeko ekimen ibiltaria Baztan-Bidasoaldera ailegatuko da urriaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 27a, 09:49

LABen ekimen ibiltaria Lesakan izanen da astelehenean.

Astelehen goizean tailerrak, elkarretaratzea eta informazio banaketa egin dituzte Lesakan

Prekarietatea bukatzeko eta, batez ere, lan duina eta bizi duinaren alde, urriaren 16an eta abenduaren 6 bitartean, Euskal Herriko hainbat txoko zeharkatzen ari da LABek antolatutako ekimen ibiltaria. Urriaren 30ean Baztan-Bidasoaldera ailegatuko da.

 

Urriaren 30ean, astelehen goizeko 10etan ekintza sindikaleko tailerra eginen dute Lesakako Arrano elkartean. 12:30ean Lesakako Plaza Zaharrean elkarretaratzea eta informazio banaketa eginen dute Arcelorreko enplegu suntsiketaren inguruan eta 17:00etan infogunea eta prekaritatea salatzeko ekimenak Behobian. Hortik, Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian segida izanen du ekimen ibiltariak, abenduaren 6an

«Pobretze eta prekarizazio prozesuek gure bizitzako eremu guztiei eragiten diete. Gaur egungo egoerak lan zentroetan eta kalean egotea eskatzen du; ekintza sindikala eta soziala era integralean uztartzea, alegia». Hala dio LAB sindikatuak eta egoera aldatzeko asmoz martxan jarri nahi ditu euskal langileria osatzen duten kolektibo guztiak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun