Francisco Javier Irazoki 'Zoki' idazleak azken liburua aurkeztuko du urriaren 28an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 27a, 09:02

Francisco Javier Irazoki idazle lesakarra.

Larunbat arratsaldeko 7etan udaletxeko batzar aretoan

Aspaldian Parisen bizi den Francisco Javier Irazoki, Zoki,  idazlearen Ciento noventa espejos liburuaren aurkezpena eginen dute urriaren 28an, larunbatean, 19:00etan udaletxeko batzar aretoan.

 

Francisco Javier Irazoki lesakarrak 2006an Los hombres intermitentes eta 2015ean Orquesta de desaparecidos lanekin hasitako prosan idatzitako poema laburren jarraipena da Ciento noventa espejos liburu berria. 1993tik Parisen bizi arren, sortzez Katazpegiko Joantxebordakoa den idazleak, aitzinekoan bezala sorterrian ere aurkeztuko du bere liburua.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun