The Pumcliks Orchestrak kontzertua eskainiko du urriaren 27an Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 27a, 07:45
Musika post-tradizional moduan izendatu du bere musika The Pumcliks Orchestra taldeak-

Ortzirale arratseko 11etan Kataku ostatuan

The Pumcliks Orchestra musika taldeak kontzertua eskainiko du urriaren 27an, ortzirale arratseko 11etan Berako Kataku herri ostatuan. Beraien erranetan “post-tradizional” musika egiten duen taldea dira. Europan barna egiten ari diren biraren etapatxo bat Katakun eginen dute, beraz, ortzirale arratseko 11etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun