«Sari honek bidea argitzen laguntzeaz gain, azken urte honetan gure film laburrek jaso duten errekonozimendua borobiltzen du», aipatu dute Oier Fuentes, Katubiko ordezkariak. 1.000 euro eta Zilarrezko Antzarra eskuratu zituen saritzat.
Kreba filmaren kasuan, bertako zein nazioarteko festibaletan parte hartzeaz gain, Donostiako Zinemaldian parte hartzeko aukera izan du, Bideoaldiaren barruan. Azken Saskia dokumentalarekin, zer erranik ez, dagoeneko 40 proiekzio baino gehiago izan ditu, Europa, Afrika eta Ameriketako hainbat txoko eta festibal bisitatuz. Saririk ez, baina nominatua izan da. Azkenik, Aska Tasun Hari filmak Lekeitioko Zine Bileran aipatutako zuzendaritza onenaren saria jasotzeaz gain, Zinebi festibal handian parte hartuko du.