Ortziralean 12:30ean Meza Nagusia ospatu da San Martin elizan. Meza ondotik, Aurreskua eskaini die Iker Taintak plazan omenduei, Gaizka Sarasola txistulariaren doinuekin. Segidan, bazkaria izan dute frontoian. Joxepa Arakues, San Fermin jubilatu elkarteko presidenteak aipatu diguez, «hasiera batean Kasinoan egitekoa asmoa genuen, baina aurten omenduak aunitz dira eta bazkaltzeko ere kopuru handia bildu da eta gainera, irisgarritasun aldetik ere, erosoago zen frontoia».
Bazkalondoan, omenaldiak egin eta elkarteak antolatutako txapelketa ezberdinetako sariak eta trofeoak banatuko dituzte eta dantzaldia izan dute.
OMENDUAK
Diamantezko Ezteiak (60 urte ezkondurik)
Juan Imaz Etxezarreta eta Maria Teresa Irazoki Larralde
Urrezko Ezteiak (50 urte ezkondurik)
Agustin Apeztegia Tapia eta Nicolasa Otxoteko Almandoz
Martin Zozaia Abanz eta Maria Antonia Apeztegia Tapia
Manuel Maia Garces eta Maria Isabel Tainta Pikabea
Jose Ignacio Aranburu Alustiza eta Alicia Gortari Aldabe
85 urtekoak
Melchora Etxebeste Zozaia
Pedro Larralde Gaztelumendi
Isabel Maritxalar Iturria
Natividad Mayo Etxeberria
Carmelo Orube Iparagirre
Mercedes Retegi Petrikorena
Nelida Sanjurjo Lizardi
Jesus Susperregi Oronoz
Carmen Iantzi Irigoien
Isabel Zabala Maritxalar
Bautista Huizi Madariaga