Interneteko euskal komunitatea ezagutzeko hitzaldia eskainiko du Gorka Juliok urriaren 26an Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 20a, 11:50

Gorka Julio garatzaile, irakasle eta hacktibistak eskainiko du saioa.

Ortzegunean 17:30ean Toki-Ona Institutuan, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eskutik

Heldu den urriaren 26an, ortzegunarekin, 17:30etik aitzinera, Berako Toki-Ona institutuan Internet eta euskarari buruzko saioa izanen da, Gorka Julioren eskutik, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatuta. Izena emateko aukera izanen da urriaren 25era arte, 948 634 125 telefonora deituta edota euskara@bortziriak.eus helbidera idatzita.

 

‘Interneteko euskal komunitatea ezagutu’ formazio saioa eskainiko du Gorka Julio garatzaile, irakasle, hacktibista eta hainbat hedabideetako kolaboratzaieak. Euskara ikasle, irakasle, solaslagun, udal langile eta interesa duen herritar ororentzat zuzendutako saioa izanen da eta euskara eta Internet izanen dituzte solasgai, online komunitateen funtzionamendua, euskarak interneten duen tokia eta euskaraz dauden baliabideak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun