Nafarroako arpana txapelketa mistoa igandean jokatuko dute Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 20a, 11:23

Itxaso Onsalo aresoarrak eta Ultzamako Mikel Eugik bikotea osatuko dute aurten ere. 2015ean txapeldun izan ziren Igantzin eta iaz txapeldun orde Beran.

Arratsaldeko 5etan hasita zortzi bikote lehiatuko dira Altzateko Plazan

Nafarroako arpana txapelketa mistoa urriaren 22an, igande arratsaldeko 5etatik aitzinera jokatuko da Berako Altzateko Plazan. Zortzi bikote ariko dira bosgarren edizioa beteko duen txapelketa honetan eta etzanda jarritako enborrean hamar ebaketa egin beharko dituzte.

 

Hauek izanen dira bikote parte-hartzaileak:

Xabier Urrutia (Arraioz) eta Nerea Sorondo (Bera)

Mikel Eugi (Beunza) eta Itxaso Onsalo (Areso)

Imanol Kañamares (Arostegi) eta June Etxeberria (Txantrea)

Oier Kañamares (Arostegi) eta Irune Izkue (Elgorriaga)

Iosu Huarte (Berriozar) eta Uxue Rodriguez (Txantrea)

Endika Garai (Antsoain) eta Irune Biurrun (Antsoain)

Alis Alonso (Txantrea) eta Jone Hualde (Txantrea)

Josetxo Barberena (Iraizoz) eta Ainhoa Iraizoz (Eltso)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun