Gure Txokoa Elkarteak 1980. urtean antolatu zuen lehen aldiz proba hau eta orduz geroztik 1984an bakarrik gelditu da egin gabe.
Eztegara pilotalekutik abiatuta Lizuniagako gaineraino, 4,9 kilometroko ibilbidea osatuko dute korrikalariek. Urtezurte laisterkari kopuruan aldaketa haundiak izan dira baina azken urteotan 100 laisterkari inguruk parte hartu dute, horietako %20 emakumeak.
25 urtez Peio Garinen esku egon zen probaren errekorra, 1982an egindako 16:13ko denborarekin. 2008. urtean Huarten bizi zen Abdelfeltah Louajari marokoarrak 16:01tan utzi zuen marka.
Emakumezkoetan Maika Ariztegi iturendarraren eskutan dago errekorra, 1995ean egindako 20:18rekin, Mari Martirenak 1988an egindako marka baino segundo bat guttiago.
Gizonezkoen artean, Jesus Mº Calvo lesakarra da garaipen kopuru haundienaren jabea, Lau aldiz irabazi du (1986,1988,1993,1995), Antonio Bru beratarrak hiru garaipen ditu (1994,1996,1998).
Emakumezkoetan Maika Ariztegi da menperatzailea, 16 alditan irabazi baitu.
Parte hartze kopuruari dagokionez, aipatzekoa da Batista Teiletxea beratarrak proba burututako urte guzietan hartu duela parte, Ricardo Toro irundarrak 29 alditan, Patxi Pikabeak 23tan eta Maika Ariztegik 21etan.
Izen-ematea dagoeneko irekia dago kirolprobak.com web orrian. Emailez eta whatsappez ere apuntatzen ahal da, guretxokoa.lizuniaga@gmail.com eta 626309438ra idatziz. Prezioa 5 euro eta 10 euro karrera egunean.