San Fermin elkartearen eguna ospatuko dute urriaren 20an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 18a, 08:01
Meza ondotik Aurreskua dantzatuko zaie omenduei plazan.

Aurten ere 85 urte betetzen dituztenak eta Diamantezko eta Urrezko Ezteiak ospatzen dituzten senar-emazteak omenduko dituzte 

San Fermin jubilatu Elkartearen Eguna urri­aren 20an, ortziralean ospatuko dute. Aurten ere, diamantezko eta Urrezko ezteiak ospatzen dituzten bikoteei eta 85 urte betetzen dituzten bazkideei omenaldia eskainiko zaie. 

 

12:30ean Meza Nagusia ospatuko da San Martin elizan. 13:30ean Aurreskua eskainiko zaie plazan omenduei. 14:00etan bazkaria izanen dute Kasinoan. Bazkalondoan, omenaldiak  egin eta elkarteak antolatutako txapelketa ezberdinetako sariak eta trofeoak banatuko dituzte eta 17:30ean dantzaldia izanen dute.

 

OMENDUAK

Diamantezko Ezteiak (60 urte ezkondurik)

Juan Imaz Etxezarreta eta Maria Teresa Irazoki Larralde

 

Urrezko Ezteiak (50 urte ezkondurik)

Agustin Apeztegia Tapia eta Nicolasa Otxoteko Almandoz

Martin Zozaia Abanz eta Maria Antonia Apeztegia Tapia

Manuel Maia Garces eta Maria Isabel Tainta Pikabea

Jose Ignacio Aranburu Alustiza eta Alicia Gortari Aldabe

 

85 urtekoak

Melchora Etxebeste Zozaia

Pedro Larralde Gaztelumendi

Isabel Maritxalar Iturria

Natividad Mayo Etxeberria

Carmelo Orube Iparagirre

Mercedes Retegi Petrikorena

Nelida Sanjurjo Lizardi

Jesus Susperregi Oronoz

Carmen Iantzi Irigoien

Isabel Zabala Maritxalar

Bautista Huizi Madariaga

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun