Ekitaldia larunbat arratseko 10etan hasiko bada ere, ordu erdi lehenago irekiko da sarrera. Aipatzekoa da Herriko Etxeko plazara ezin izanen dela Legia karrikatik eta Foruen Plazatik sartu. Hortaz, sarrera bakarra Gernikako Arbolaren karrikatik izanen da. Eguraldiak lagunduko ez balu, Altzateko pilotalekuan eginen litzateke emanaldia.
Egitarauari dagokionez, Aurreskua, Euskal Musikaren gorespena, Baldorba, kantaldia, Arin bero, Olaira, Sagarra Jo eta Jaialdia eskainiko dituzte.