Kontrabandistaren Eguna ospatuko dute urriaren 15ean Ibardinen

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 11a, 10:48

Urruñako Adixkideak antzerki taldeak, kontrabandista, gendarme eta guardia zibilen arteko gorabeherak antzeztuko ditu aurten ere Ibardinen.

Urruñako Adixkideak antzerki taldearen emanaldiak eta mus txapelketa izanen dituzte

Ibardingo Merkataritza Elkarteak Kontrabandistaren Festa antolatu du urriaren 15erako. Ibardin 1940-1950 urteetara itzuliko da igandean, bigarren gerra mundialaren ondorengo garaietara. Kontrabandistak garai horietan eramaten zuten jantziekin ikusteko aukera izanen da egun osoan.  

 

12:00etan eta 16:00etan Urruñako Adixkideak antzerki taldeak garai horietako bizitza antzeztuko du.

Gainera haurrentzako musika, jokoak eta puzgarriak izanen dira. Arratsaldeko 3etan  mus txapelketa ere izanen da. Izen ematea doan da Mendiko Bentan, 948 630302 telefonoan. 17:00etan opari ugari zozketatuko dituzte hurbiltzen direnen arean.

Azken finean egun on bat pasatzeko aitzakia eskainiko dute igandean Ibardinen, naturaz gozatu eta Bentetan aurki dezakezun Nafarroa eta Euskal Herriko aukerarik paregabeena, baita gastronomia aldetik ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun