Patina izan da protagonista asteburuan Ibardinen

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 9a, 10:47

Ortzirale arratsaldean Longboard ikastaroa egin zuten eta larunbat eta igandean Freeride jautsiera txapelketak Ibardinen 

Patina bere modalitate eta kategoria ezberdinetan protagonista izan da asteburuan Beran. Ortziralean Longboard klaseak eman zituzten Toki Onan eta larunbatean eta igandean Freeride jautsiera txapelketak eta King of the hill finalak Ibardinen. Alkaiagako industrialdean egoitza duen Goat Longboards enpresak antolatu zuen asteburua, bertze zenbait erakunde eta enpresa laguntzailerekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun