Mankomunitatearen oharrak dioenez, «pentsatzen dugu ezbehar bat izan dela, baina ondorioak larriak izan dira. Eta larriagoak izaten ahal dira bertze batean sua zabaltzen baldin bada, bai mendian baita herrigunean ere».
Horregatik, hondakinak edukiontzietara botatzerakoan kontuz aritzeko eskatu nahi diete erabiltzaileei: «Eta, batez ere, hemendik aitzinera, etxean sua pizten hasiko garela eta errautsak sortuko ditugula. Ziurtatu behar dugu hauek ongi itzali ditugula eta hoztu direla, eta horretarako komenigarria da edukiontzietara bota baino lehen ongi bustitzea», jakinarazi dute.