Patina izanen da protagonista asteburuan Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 6a, 15:50

Larunbatean eta igandean eginen dituzte lehiaketak Ibardinen.

Ortzirale arratsaldean Longboard ikastaroa eginen dute Toki Ona kiroldegian eta larunbat eta igandean Freeride jautsiera txapelketak Ibardinen

Patina bere modalitate eta kategoria ezberdinetan izanen da protagonista asteburuan Beran. Ortziralean Longboard klaseak emanen dituzte Toki Onan eta larunbatean eta igandean Freeride jautsiera txapelketak Ibardinen.

 

Urriaren 6an, ortzirale arratsaldeko 4etatik 8etara Longboard klaseak emanen dituzte TokiOnan, nahi duen guztiari irekia. Klaseak doakoak izanen dira eta patinak, kaskoak eta esperientzia duten irakasleak izanen dira.

Urriaren 7an, larunbatean 10:00etatik 19:30era Ibardingo Freeride txapelketa eginen da. Goizean jautsiera libreak izanen dira eta arratsaldean, igandeko txapelketarako sailkatze txandak.

Urriaren 8an, igande goizeko 9etatik 12etara jautsiera libreak eginen dituzte eta12:30etik 14:30era King of the Hill finalak.

Freeridean parte hartzeko www.ibardinlongfest.com webgunean eman behar da izena eta adin ttikikoek orrialde horretan ageri den gurasoen baimena beharko dute. Alkaiagako industrialdean egoitza duen Goat Longboards enpresak antolatu du asteburua, bertze zenbait erakunde eta enpresa laguntzailerekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun