Igantziko liburutegia-lan txokoa berriz ere martxan jarri dute Igantzin

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 6a, 15:16
Barazarrean paratu dute aurten ere liburutegia-lan txokoa.

Urrian asteazken arratsaldetan, eta azarotik aitzinera asteartetan Barazarrean, Osasun zentroaren gainean

Joan den ikasturtean bezalaxe, aurten ere, Igantziko Liburutegi Taldean bildutako herritar talde batek Igantziko Liburutegi-Lan Txokoa martxan jarriko du, Barazarrea Etxean, Osasun zentroaren gainean.

 

Liburutegian dauden liburuak (euskaraz, gazteleraz, inglesez eta frantzesez), aldizkariak, pelikulak,.. maileguan hartzeko aukera izanen dute herritar guztiek. 

Liburutegi zerbitzuaz gain, LH eta DBH ikasten duten herriko neska-mutikoek etxeko lanak bertan egin ahal izango dituzte.

Urrian, asteazkenetan 16:30etik 19:30era irekitzen ari dira liburutegia eta azarotik aitzinera, asteartetan, 16:30etik 19:30era irekiko ditu ateak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun