'Erradikalak gara' ikuskizuna eskainiko dute urriraren 7an Beran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko urr. 5a, 07:37
Ane Labaka eta Beatriz Egizabal, ikuskizunaren entsaio batean.

Larunbat arratseko 8etan Kultur Etxean, Beatriz Egizabal antzerkilariaren eta Ane Labaka bertsolariaren eskutik

Urriaren 7an, larunbat arratseko 8etan Erradikalak gara helduei zuzendutako ikuskizuna eskainiko dute Berako Kultur Etxean. Berako Euskara Batzordeak, Berako Kultur Batzordearen eta Nafarroako Antzoki Sarearen laguntzaz antolatutako ikuskizun honen sarrera 3 euro kostako da.

 

Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalaria eta Ane Labaka bertsolaria bertsotan eta berritsuketan ariko dira.

 

Sinopsia

“Erradikalak zarete” erraten digute. Eta “nahi eta behar baino gutiago” pentsatzen dugu.
Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa fomatuan.
Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara ailegatu nahian.
“Erradikalak gara” erranen dizuegu. Eta “nahi eta behar baino gutiago” pentsatuko duzue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun