Larunbatean 20:00etan Udaletxeko Pleno aretoan
Mallorcako Xeremiers de Son Roca eta Salamancako Angel Rufino de Haro ‘El mariquelo’ txistulariek kontzertua eskainiko dute urriaren 7an, larunbat arratseko 8ean Lesakako Udaletxeko pleno aretoan. Lesakako txistulari taldeak eta Herri Soinu erakundeak antolatu dute emanaldia, Udalaren eta Nouvelle Aquitaine-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen laguntzaz.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.