Oier Kañamaresek irabazi du Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketa Igantzin

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 2a, 15:48

Saralegi, Kañamares eta Resano, Igantziko podiumean.

Ruben Saralegi leitzarrarekin batera lehen mailan ariko da datorren urtean

Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketaren finala jokatu zen irailaren 30ean, larunbat arratsaldean Igantziko udal pilotalekuan. Arostegiko Oier Kañamares suertatu zen txapeldun eta Eneko Saralegi leitzarra bigarren. Biak lehen mailan ariko dira datorren urtean.

 

Oier Kañamaresek 17 minutu eta 36 segundo behar izan zituen bi kanaerdiko, bi 60 omntzako eta oinbiko bat mozteko. Bigarren izan zen Eneko Saralegik 14 segundo gehiago behar izan zituen (17:50). Hirugarren izan zen Dorraoko Iban Resano ere ez zuten urrun izan (18:05).

Laugarren postuan Etxarri Aranazko Goizeder Beltza sailkatu zen (19:02) eta bosgarren Beintza-Labaiengo Jon Telletxea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun