Asier Valverde beratarra podiumera igo da Madrid-Lisboa Non Stop bizikleta lasterketan

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 2a, 12:52

Nieto, Valverde eta Almagro, irteeran.

Hirukote misto kategorian hirugarren izan zen, Tracjks Basandere taldea osatu zuten Erkuden Almagro eta Iñaki Nietorekin batera 

Asier Valverde txirrindulari beratarra hirugarren izan da irailaren 23an eta 24an egindako Madrid-Lisboa Non Stop bizikleta lasterketan hirugarren sailkatu da taldekako mixto kategorian, Erkuden Almagro (Huartearra) eta Iñaki Nieto (Urroztarra) lagun zituela, Tracks Basandere taldea osatuz.

 

793 kilometro egin behar zituzten, 10 etapatan banatuak, egun eta gauez gelditu gabe eta Inongo kanpo laguntzarik gabe. Taldeka aritzen direnak erreleboka egiten dute lasterketa. Tracks Basandere taldeak 45 ordu, 57 minutu eta 41 segundi behar izan zituen lasterketa burutzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun