Bestabusa martxan izanen da Igantziko bestetan ere

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 28a, 15:57

Asteburuan eskainiko du zerbitzua eta 5 euro gostako da joan etorria 

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen ekimenez, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, Bestabusa zerbitzua eskaintzen ari dira bortz herrietako bestetan. Urte honetako azken zerbitzuak Igantziko Sanmigeletako ortzirale eta larunbat honetan eginen dituzte, irailaren 29an eta 30ean.

 

Igantzira joateko Beratik (Agerra/Toki-Ona) abiatuko da autobusa 20:45ean eta 23:00etan, Lesakatik pasako da 21:00etan eta 23:15ean (Suhiltzaileen parkea), Etxalartik 21:15ean eta 23:30ean (Landaburua) eta Igantziko Bi-Bidera ailegatuko da 21:30ean eta 23:45ean. Arantzatik Igantzirako autobusa, berriz, 21:45ean eta 00:00etan abiatuko da eta ordu laurden batez izanen da Igantzin

Itzulerakoak Igantzin hartu beharko dira 04:00etan eta 06:45ean Etxalar, Lesaka eta BeErara joateko eta 03:30ean eta 06:00etan Arantzara joateko. Joan-etorria 5 euro kostako da.

Bestabusa parranda egiten duenak trafiko arriskuak izateko aukera gutxiagotzeko zerbitzua da, hala ere aukera hau aprobetxatu nahi dute Gizarte zerbitzutik, kontsumoaren inguruko hausnarketa eginarazteko bai alkohola, tabakoa edo bertze sustantzien inguruan: “Ongi pasa pasatu gabe! Bakoitzak bere erabakia har dezala eta bertzeena errespetatu!!”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun