Urriaren 26an, ortzegunarekin bertze lan saio bat eginen da Lesakan eta urriaren 30ean, ituna sinatuko da Etxalarko Herriko Etxean.
Orain arte, Itunetik, batez ere kontziliazioarekin zerikusia duten zerbitzuak (Eguberritako Haur Txokoa, Jubiloteka), sentsibilizazio kanpainak eta formazio ekintzak hezkidetza/erantzukidetasunaren inguruan bultzatu egin dira. Bortzirietako Euskara Mankomunitatetik aipatu dutenez, «emakume nahiz gizonek, arlo pertsonala, familiarra eta lan arloa kontziliatu ditzagun, modu berriak diseinatu eta aurrera eraman behar direla uste dugu. Zure ikuspegia txertatu nahi dugu, etorkizuneko jarduera eta ekintzak definitzeko».
Kontziliazioa denoi eragiten digunez, eragile ezberdinak gonbidatu dituzte beraien proposamenak biltzeko: Ikastetxe, guraso elkarte, bertso eskolak, gazteak, adintuak, emakume taldeak, merkatari elkarteak, kirol taldeak, kultur teknikariak….