Giro bikaina izan dute Lizarietako Tradizioaren bestan

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 27a, 09:59

Jende aunitz hurbildu zen Lizarietara irailaren 24ean. Eguneko ekitaldi guztiak arrakastaz bete ziren; horren adibide bazkarian 300 lagun inguru bildu izana. Bertzeak bertze goizean Isabel Elizalde Nafarroako Gobernuko landa eremuko kontseilariaren bisita izan zuten Lizaietan. Botaluze partidan Sarak irabazi zuen eta paleta botatze txapelketan txapelduna Sarako Daniel Calvet izan zen, bigarrena Sarako Mattin Oronoz eta hirugarrena Etxalarko Markel Iturria. Taldeka berriz Sarak irabazi zuen. Eguraldi bikaina lagun, egun ederra pasa zuten inguratu ziren guziek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun