Euskadiko txapeldun eta Espainian hirugarren izan da Luziano Mitxelena txirrindulari lesakarra

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 27a, 07:34
Luziano Mitxelena txirrindulari lesakarra Euskadiko txapeldun izan da aurten ere master-60 kategorian.

60 urtez goitiko master-60 kategorian

Iraila ederra izan da Luziano Mitxelena txirrindulari lesakarrarentzat. Irailaren 9an master60 kategoriako Euskadiko txapeldun izan zen Galdakaon Transbidasoa-Euromaster-Inurrieta taldeko lesakarra. Iaz ere kategoria honetako txapeldun izan zen Mitxelena. Irailaren 17an, berriz, hirugarren izan zen Colindres-en (Kantabria) jokatutako Espainiako txapelketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun