Manttale Ttiki taldearen denboraldi berriari ekiteko bilera irailaren 29an eginen dute

Lasterka ez ezik, mendira ateraldiak eta bertzelakoak ere egiten dituzte Manttale Ttikin.

Urriaren 21ean hasiko dira Berako atletismo eskolan

Bertze urtez batez, Manttale ttiki taldekoek 2017-2018 denboraldi berriari hasiera emanen diote urriaren 21ean. Informazio guztia jaso ahal izateko, irailaren 29ean, ortzirale arratsaldeko 7:30ean Berako kiroldegian bilera deitu dute 2006-2011 urte bitarte jaiotakoentzat (biak barne) eta 20:00etan, berriz, 2005 urtean edo lehen jaiotakoentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun