Nafarroako Antzoki Sareko zazpi kidek parte hartuko dute Bira-bira programa berrian

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 22a, 15:17

Euskaraz eta haurrentzako bi ikuskizun eskainiko dituzte Nafarroako zazpi antzeztokitan, tartean Bera eta Lesakako Kultur Etxeetan 

Nafarroako Antzoki Sareari atxikitako zenbait agertokik Bira-bira programa berrian parte hartuko dute; Agoitz, Bera, Etxarri-Aranatz, Uharte, Irurtzun, Lesaka eta Olaztiko Udalek osatzen dute. Programa honek arte eszeniko profesionalen eta familia osoarentzako euskarazko lanak antzokietan taularatzea du helburu.

Programa urte osoan zehar garatuko da, kulturgune bakoitzaren egutegira egokitua. Izan ere, ikuskizun batzuk dagoeneko ikusi izan dira Irurtzun, Etxarri-Aranatz eta Olaztin.

Olaztik bi ikuskizun izanen ditu. Gainerakoek (Agoitz, Bera, Etxarri-Aranatz, Uharte, Irurtzun eta Lesaka) ikuskizun bakarra.

2017an programa honetan ondoko lan hauek parte hartuko dute: Peter Punk (TDiferencia konpainia) eta Titirikontu kontari (Gorakada).

Eskualdeari dagokionez, urriaren 29an TDiferencia konpainiaren ‘Peter Punk’ antzezlana ikusgai izanen da Berako Kultur Etxean.

Azaroaren 5ean, berriz, Gorakada taldeak‘Titirikontu kontari’ eskainiko du Lesakako Harriondoa Kultur Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun