Irailak 24, igandea
12:00etako mezaren ondotik, auzoko trikitilariak kalejiran ibiliko dira. 14:00etan Asaua eginen dute Sainduneko zubian eta ondotik, mus eta partxisean ariko dira. 17:30ean jokoak eginen dituzte eta 18:30ean erromeria izanen da Elizagoien Ahizpen eskutik. 21:00etan afaria eginen dute eta trikitilariek afalondoa alaituko dute.
Irailak 25, astelehena
09:00etan gosaldu ondotik, antolatzaileek karpa desmuntatu eta zubi ingurua txukunduko dute bestari akabera emateko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!