Aurten ez da artzain zakur lehiaketarik izanen Igantziko besten aitzineko asteburuan

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 21a, 07:21
Igantziko dantza taldeak emanaldia eskainiko du larunbat arratsean.

Halere hainbat ekitaldi prest dituzte, tartean kick boxing erakustaldia, gazta lehiaketa eta ardo dastaketa 

Irailaren 28an, datorren ortzegun arratseko 8ak bitarte ez dute txupinazoa botako Igantzin, baina ohiturari eutsiz, aitzineko asteburuan hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Halere, iaz hogeita hamaseigarren edizioa bete zuen artzain zakur lehiaketak ez du segidarik izanen aurtengoan.

 

IRAILAK 23, larunbata

09:00etan Gosaria Ziobin. 09:30ean Plater tiroketa Ziobin. 12:00etan Herritarren arteko pilota txapelketako finalerdiak eta finala. 17:00etan Kick boxing erakustaldia. 20:00etan Igantziko dantza taldearen emanaldia. 22:00etan Bakarrizketa afaria Baratzondon.

 

IRAILAK 24, igandea

10:00etan Karrika buelta herriko txistulariekin. 12:00etan XIV. Gazta lehiaketa eta ardo dastaketa frontoian. 18:30ean Karrika buelta kankailu eta buruhaundiekin, Iñaki eta Joxe trikitilariek lagunduta. 19:00etan Gazta eta opil dastaketa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun