Igande goizeko 10:00etatik 13:00etara Sarako Merkatua eta Etxalarko azokaren salmenta postuak, usoak sarean erakusketa, haurrentzako puzgarriak eta hamaiketakoa taloekin izanen dira. 10:30etik aitzinera boteluze pilota partida izanen da eta segidan 11:30ean Usategietako makila (karrote) botatzeko munduko laugarren Txapelketa. Ondotik nahi duenak paleta botatzeko aukera izanen du. 12:30ean 2011ko irailaren 4an Sara eta Etxalarrek egindako hitzarmena berretsiko dute. 13:00etan Sarako dantzariek emanaldia eskainiko dute eta 14:00etan bazkaria izanen da Lizaietako zelaian. 17:30etik aitzinera Herri Kirol emanaldia eta Beñat eta Fernandoren eskutik musika izanen dira. Bazkarian apuntatzeko epea irailaren 21a arte izanen da Elutsan eta Herriko ostatuan (22 euro).
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!