Nola erabili biohondakinen konposta? ikastaroa eskainiko du Nafarroako Unibertsitate Publikoak Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 19a, 10:06

Landare eta konpostarekin esperimentatzeko materialak banatuko dituzte matrikulatutakoen artean.

Irailaren 30ean Beralandetan eskainiko den ikastarorako izen-emateko epea zabalik da

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Udako Ikastaroen barne, ‘Nola erabili biohondakinen konposta?’ hamar orduko ikastaro praktikoa eskainiko du irailaren 30ean Beralandetan. Euskaraz emanen den ikastaroan izen emateko epea irailaren 28an bukatuko da eta 30 euro ordaindu beharko da (www.cursosveranoupna.com/cursos)

 

Irailaren 30ean, larunbat goizeko 9:30etik 14:30era eskainiko dute Beralandetan. Landare eta konpostarekin esperimentatzeko materialak (bandeja, lorontzi, landareak…) banatuko dira matrikulatutakoen artean.

Europar Batasunak bultzatzen duen Ekonomia Zirkularraren eta aldaketa klimatikoa mitigatzeko politikaren aplikazioaren ondorioz, biohondakinak konpostatuak lehenengo sektorean erabiltzeko mandatu irmoa dago. Hori dela eta, konposta bai nekazaritza eta bai lorezaintzan erabiltzearen beharra dago. Euskal herrian biohondakinez egindako konposten inguruko esperientzia zientifiko-tekniko zabala dago, baina ongarri hauen balizko erabiltzailetara ez da behar bezala zabaldu.
IKurtso honen bidez biohondakinekin egindako konposten inguruko esperientziak zabaldu eta horren inguruko mitoak eta uste okerrak argitu nahi dira bai nekazaritzan eta bai lorezaintzan.
Era berean, taller praktiko baten bidez, erakutsi nahi dira teknika sinple eta merkeak konpost zehatz baten ezaugarri eta erabilerak aztertzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun