Bortziriak pilota elkarteak denboraldi berriari ekinen dio irailaren 19an

Ttipi-Ttapa 2017ko irailaren 18a

Eztegara pilotalekuan astearte eta ortzegun arratsaldean entrenatuko dute 12 eta 22 urte arteko pilotariek.

Astearte eta ortzegun arratsaldetan eginen dituzte infantil mailatik goitiko entrenamenduak Berako Eztegaran 

2017-18 ikasturte berriari ilusio handiz emanen dio hasiera Bortziriak Pilota Elkarteak irailaren 19an, asteartean. Entrenamenduak astearte eta ortzegun arratsaldetan eginen dituzte Berako Eztegara pilotalekuan eta ttikiak, berriz, asteazkenetan 15:00etan.  Ttikiak (prebenjamin), umeak (benjamin) eta kimuak (alebin) beraien herrietan, Lesakan, Etxalarren eta Arantzan entrenatuko dute.

 

Pilota entrenamenduetan apuntatu nahi dutenen gurasoek, irailean konpromezurik gabe eraman dezakete seme-alabak astearte eta ortzegun arratsaldetan pilotalekuetara, arduradunekin solasteko eta esku pilota probatzeko.

Ttikiak (2010-2011 urteetan jaioak), umeak (2008-2009), kimuak (2006-2007), haurrak (2004-2005), kadeteak (2002-2003), gazteak (2000-2001) eta 22 urtez beheitikoak (1995-1999) hartzen ditu Bortziriak pilota eskolak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun