163 txirrindularik parte hartu dute Lesakako Mendi bizikleta ibilaldian

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 18a, 12:11

Beti Gazteko txirrindulari bat, igandean Lesakako mendi bizikleta itzulia egiten.

Bi ibilbide aukeran eman zituen Beti Gazte elkarteak

Beti Gazte elkarteak antolatutako Lesakako mendi bizikleta ibilaldian 163 txirrindularik parte hartu zuten irailaren 17an. Bi ibilbide izan zituzten aukeran: 42 kilometro luze eta 1.800 metroko desnibela duena luzeena eta 28 kilometro luze eta 1.000 metroko desnibelekoa laburrena. 

 

Gehienek luzea aukeratu zuten eta azken egunotako euriarengatik zenbaitetan lohiarekin topo egin bazuten ere, arazorik gabe osatu zuten proba ez lehiakorra, igande goizeko eguraldi eguzkitsua baliatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun