Piano eta ahots musika emanaldi berezia antolatu dute Beran irailaren 24an, Isidoro Fagoagaren oroimenez

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 18a, 10:26

Javier Perez de Azpeitia piano-jole beratarra eta Miguel Olano tenore errioxarra.

Javier Perez de Azpeitia piano-jole beratarraren eskutik eta Miguel Olano tenore errioxarraren ahotsetik

‘Isidoro Fagoaga, bada tenorea!’ izenburupean Beran egiten ari diren jardueren baitan, Isidoro Fagoagaren Lagunak elkarteak antolatutako udazkeneko lehen ekitaldia irailaren azken igandean, irailaren 24an izanen da. Javier Perez de Azpeitia pianista beratarrak eta Miguel Olano tenore errioxarrak musika emanaldi berezia eskainiko dute arratsaldeko 7etatik aitzinera Kultur Etxean.

 

Kontzertu horretarako sarrerak salgai jarri dituzte Berako Agara, Irene eta Igone dendetan, Lesakako Telletxea estankoan eta Etxalarko Herriko Ostatuan. Aitzinetik 8 eurotan eros daitezke eta egun berean, 10 eurotan.

 

Egitaraua

Elkarrekin edo pianoarekin bakarrik, Sonata de 5º tono (P.Larrañaga), Caro Mio Ben (Giordani), Vaga Luna (Bellini), L’Ultima Canzone (Tosti), El Canto de las Montañas (D. Zabalza), Non ti scordar di me eta A Vuchella (Tosti), Core Ingrato (Cardillo), Viva Navarra (Larregla), Del cabello mas sutil (Obradors), Jota (Falla) eta Amapola (Lacalle) eskainiko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun