Urte luze bateko lanaren ondotik, Karmen Etxalarkoa pastoralaren emanaldi arrakastatsuak eskaini zituzten irailaren 16an eta 17an Etxalarren. Herriko karriketan desfilea egin ondotik, ikuskizun gustagarria plazaratu zuten ehun etxalartar baino gehiagok eta bi egunetan, larunbatean eta igandean, mila ikusle bildu ziren egun bakoitzean eta aforo osoa betez. Bikaina.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.