Giro ederra izan dute Berako Illekueta auzoko bestetan. Larunbat eguerdiko txupinazoa Martina Etxenike Barberena, auzoko adintuenak bota zuen. 90 urte beteak ditu, baina umore ederrarekin segitzen du. Dantzariek aurreskua dantzatu zioten. Lehen suziriaren ondotik, hainbat ekitaldi izan zituzten asteburu osoan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.