Lesakako Mendi Bizikleta Ibilaldia eginen dute igandean

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 15a, 10:28

Bi ibilbide aukeran izanen dituzte txirrindulariek igandean Lesakan.

Bi ibilbide izanen dituzte aukeran, 42 eta 28 kilometrokoa

Beti Gazte elkarteak antolatuta, Lesakako Mendi Bizikleta Ibilaldia eginen da irailaren 17an. Txirrindulariek bi ibilbide izanen dituzte aukeran, 42 kilometro luze eta 1.800 metroko desnibela duena luzeena eta 28 kilometrokoa, 1.000 metroko desnibelarekin, laburrena. 

 

Irailaren 17an, igande goizeko 9etan hasiko da ibilaldia eta izena aitzi­netik (kirolprobak.com atarian) edo egunean berean ematen ahal izanen da, eta 07:30etik 08:45era. Igandean izena emanez gero, 20 euro ordaindu beharko dute federatuek eta 25 euro federatu gabekoek  (egun horretarako asegurua barne). Aitzinetik www.kirolprobak.com webgunearen bitartez eginez gero, 13 eta 17 euro ordaindu beharko dituzte, hurrenez hurren. Beti Gazteko bazkide federatuek 10 euro ordaindu beharko dute eta federatu gabekoek 14 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun