Plazan ostatua egonen da eta bertan bazkaldu eta afaltzeko aukera izanen da bi egunetan pastorala hasi aitzinetik eta ondotik. Pastorala jarraitu ahal izateko liburuxkak ere salgai egonen dira plazan bortz eurotan. Sarrerak salgai daude eta hemendik aitzineko azken berriak sare sozial edota web orriaren bidez emanen dira.